miércoles, 18 de enero de 2012



Eguzki sistema



Eguzki sistemak eguzkiaren inguruan, orohar orbita ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak heliopausa du izena.










Ezagutzen den unibertsoak 100.000 milioi galaxia inguru ditu. Horietako batean Eguzki-Sistema dago eta izena ematen dion izarra ere bai, Eguzkia. Grabitate indarrak zortzi planeta mugiarazten ditu haren inguruan. Planeta horiek bi taldetan banatzen dira: barnealdekoak eta kanpoaldekoak. Lehenengoen artean dago Lurra, bizitza garatu deneko dakigun bakarra. Han posible izateko beharrezkoa da atmosfera egoera jakinetan egotea eta ur likidoaren existentzia.
Era berean, garrantzitsua da errotazio eta translazio mugimenduak analizatzea.

1- Errotazio higidura: egunen eta gauen segida.

Herrialdeek ordu-zona desberdinak dituzte Lurra esferikoa delako eta Eguzkiak ez dituelako leku guztiak era berean argitzen. Errotazio higidurarengatik herrialdeek ordu desberdinak dituzte, eta horren eraginez, leku batzuetan eguna denean besteetan gaua da.


Lurraren errotazio higidura, Lurraren uhin elektromagnetikoak eta Eguzkiaren polo bereko ehun elektromagnetikoak jarkitzen direnean gertatzen da. Bi uhin horiek aldarapen efektu bat sortzen dute, grabitatea duten gorputzen bira edo errotazio higidura eraginez.

Eguzki sistemako gainerako gorputzek ere jiraka ibiltzen dira, baina denak ez dute denbora tarte berean bira bat ematen. Venus-ek 243 egun behar ditu; Plutonek, Eguzkitik urrunen dagoen planetak, berriz, 7 egunetan egiten du. Azkarrena Jupiter da; honek 10 ordu besterik ez ditu behar .
Herrialde batzuetan distantzia handia dago ekialdetik mendebaldera, ordu desberdinak ezarriz leku batzuetan eta besteetan.

Lurraren errotazio higidura mendebaldetik ekialdera ematen da. Horregatik ikusten dugu Eguzkia ekialdetik irteten eta mendebaldean ezkutatzen dela, nahiz eta Lurra izan alde horretara bira egiten duena.




2- Translazio mugimendua: urtaroak.

Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; higidura horri translazioa deritzo.
Lurraren ardatz irudizko hori makurtuta dago apur bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez iristen dira lurrera.
Lau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren makurdurarekin dago lotuta.






Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen direnean, eguraldia hotza da, eta egunak laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez, egunak beroagoak dira eta luzeagoak, hots, uda da. Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan negua da, eta alderantziz.