Saturno Eguzkitako seigarren planeta da. 120.660 km-ko ekuatore-diametroa du, eta 29 urte eta 167 eguneko urtea. Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarriak ditu.Hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Gutxienez 62 satelite natural ditu,eta Titan da horietan handiena.
Atmosfera
Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki-sistemako planetetan dauden bortitzenak dira. 1996tik 2002 urtera bitartean Hubble espazio teleskopioarekin (HST) egindako behaketek, haize hauen ustekabeko eta ikaragarrizko murrizketa azaldu dute planetaren ekuatorean Voyager espazio-ontzien garaietatik 1980-1981 urteetan. Haize-sistema, atmosferan sartuta eta planetaren barne-beroaren menpe egon beharrean, badirudi orain kanpoko fenomeno bat dela urtaroen eraginen eta ekuatorean eraztunen itzalak eragindako ubelduren menpe. Ekuatoretik kanpo haize zonalak egonkor mantendu dira.
Gasezko planeta erraldoiak
Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetei gasezko erraldoi deitzen zaie Eguzki-sistemako beste planetekin alderatuta izugarri handiak direlako eta ez dutelako azal gotorrik. Kanpotik erdigunera dena gas dira, hori bai, dentsoagoak erdigunera gerturatu ahala. Planeta horien nukleoa metal moduan portatzen den hidrogeno likidoz osatuta dagoela uste da. Oro har, bolumen handia eta dentsitate txikiak dituzte, eraztun eta satelite asko, eta atmosfera konplexuak. Hidrogenoa, helioa, metanoa eta amoniakoa dira planeta horien osagai nagusiak.
Saturnoren eraztunak:
Saturnoren eraztun sistemako gorputz nagusian A eta B eraztun distiratsuak daude, opakotasun oso urrikoak. Bien artean 5.000 kilometroko zerrenda bat dago: Cassini banaketa erlatiboko gardena den tokia, baina erabat hutsik ez dagoena. Saturnoren sistemako gorputz nagusian C eraztuna ere badago, hain distiratsua ez dena, eta are opakotasun gutxiagokoa, B eraztunaren barnealdeko ertzean dagoena. Cassiniren banaketaren pareko opakotasuna du. Are ahulagoa den D eraztuna C eraztunaren barnean dago. Voyager zundak Saturnotik gertu igaro aurretik jada Lurretik ikus zitezkeen A, B, C eta D eraztunen egitura eraketa ezagutzen zen, baita Cassini eta Encke banaketak ere. Guztiak batean hartuta, Saturnoren eraztun nagusiek (A, B eta C) 275.000 kilometroko zabalera dute, Lurra eta Ilargia banatzen dituen distantziaren hiru laurdenak gutxi gora-behera. A eraztuna bi zatitan banatuta dago Encke banaketaren bidez. Encke banaketatik kanpora dagoen eraztun zatiak zerrenda talde ahul bat du.Uste denez, zerrenda horiek eraztunean ilargiaren grabitate efektuaren ondorio diren erresonantziak eratzen ditu.
Alderatuz, Saturnoren eraztunen sendoera ia hutsala da. Bere hedadura bertikalaren goi muga kilometro bat inguruan estimatu da. Bere zabalerarekin alderatuta, eraztunak bizarra kentzeko orri bat baino meheagoak dira.Saturnoren eraztunetan dauden zulo gehienak artzain-ilargien presentziak eratzen ditu.
Eraztunen konposaketa
Eraztunek uhin luzera ezberdineko argia xurgatu edo islatzeko duten gaitasunak Saturnoren eraztunak osatzen dituzten partikulen konposaketari buruzko informazioa ebaztea ahalbidetzen du. Adibidez, A, B eta C eraztunak Eguzkiaren argiaren islatzaile txarrak dira infragorritik hurbileko uhin luzera batzuetarako. Izotzaren ezaugarri bat denez, izotza eraztun horiek osatzen dituzten partikulen osagai nagusietako bat dela suposa daiteke. Baina kolore zuriko izotza da, espektro ikusgarriko uhin luzera guztiak antzera islatzen dituela esan nahi duena. Aldiz, A, B eta C eraztunetako partikulek gutxiago islatzen dute argi urdina gorria baino. Beharbada substantzia gehigarriren bat dago kopuru txikian; hautsa agian, burdin oxidoa duena kolore gorriaren iturri bezala. Kolore gorriaren erantzule eguzkiaren erradiazio ultramoreak eragindako konposatu batzuk direla dioen hipotesia ere proposatu da.
1973an Saturnoren eraztunak radar uhinekin esploratu ziren (zentimetroetako uhin luzeradunak), uhin hauen isla Kaliforniako Goldstone hiriko Espazio Sakoneko Sareko 64 metroko antenarekin detektatu zutelarik. A eta B eraztunen islakortasun handiak bi eraztun horietako partikula gehienak gutxienez radarraren uhin luzeraren antzeko tamainakoak zirela esan nahi zuen, hau da, zentimetroetakoak. Partikulak radarraren uhin luzera baino txikiagoak izan balira honen uhinenganako gardenak izango ziren. Askoz handiagoak izan balira, erradiazio termikoaren igortzea nabarituko zen. Aipaturiko erradiazioaren maila txikiak bere tamaina gehienez ere metro gutxi batzuetara mugatzen du.