Merkurio


Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta eguzki-sistemako bigarren txikiena. Erromatar mitologiako Merkurio jainkoagandik izan zuen bere izena, eta jainkoaren buruaren eta xapela hegaldunaren irudikagarri da Merkurio planetaren izar sinboloa: ☿.
Izan ere, bi izen izan zituen Merkurio planetak haraitzina, gizakumeak Eguzkiaren alde batean eta bestean ageri ziren planetak bat zirela ohartu ziren arte: Hermes zeritzan arratsaldean eta Apollon, aldiz, goizean. 






Errotazioa

Errotazio-periodoa orbita-periodoarekin sinkronizatua dago; Merkuriok bi orbita burutzen dituenean, hiru errotazio egiten ditu. Horregatik, perihelioan beti puntu berdinak daude Eguzkira zuzenduak, "polo beroak" bezala ezagutzen direnak, 0º eta 180º meridianoetan kokatuak.
Zenbait puntutan, ikusle batek Eguzkia zeruan igotzen ikusiko luke, gero alderantziz mugituko litzateke sartu arte eta gero berriz igoko litzateke, dena egun berean. Fenomeno hau abiadura orbitalagatik da: perihelioa baino lau egun lehenago abiadura orbitala eta errotazio-abiadura bedindu egiten dira, Eguzkia zeruan geldi dagoela dirudielarik. Perihelioan abiadura orbitala handiagoa da eta Eguzkia alderantziz mugitzen ari dela dirudi. Ondoren, lau egun geroago, berriz mugimendu arrunta hartzen du.




Esplorazioa
Merkuriora hurbildu den espazio-ontzi bakarra Mariner 10 izan da. 1973an jaurtia, Artizarrean grabitatea erabili zuen abiadura orbitala doitzeko horrela Merkuriora hurbildu ahal izateko 1974 eta 1975 urteetan. Zunda honek hiru gerturatze egin zituen, hurbilena 327 km-ko altuerara besterik ez. Zoritxarrez, hurbilketa guztietan planetaren eremu berdina zegoen argituta, eta gainazalaren % 45a bakarrik aztertu ahal izan zen. Mariner 10 ontziak azalean tenperaturak ere neurtu zituen eta magnetosferaren existentzia baieztatu zuen.
2004 Abuztuaren 3an MESSENGER espazio-ontzia bidali zuen NASAk, Merkuriora 2008 urtean heltzeko asmoz, hiru hurbilketa eginez eta ondoren, 2011 urtean, planeta hau orbitatuz urte batez






Mariner 10 espazio-ontzia, gaur egun arte Merkuriora hurbildu den bakarra.