Artizarra


Artizarra eguzkitikako bigarren planeta da (Merkurio eta Lurraren artekoa). Erdal hizkuntzetako Venus izena erromatar mitologiako Venus jainkosagandik datorkio. Planeta telurikoetakoa, Lurraren "planeta haurride" esan izan zaio batzuetan, biak nahiko antzekoak baitira. Planeta guztien orbitak eliptikoak direlarik, guztietan biribiltasunetik hurbilenekoa da Artizarrarena, haren eszentrikotasuna %1 baino txikiagoa baita.



Artizarra Lurraren "bikia" izan zen duela milioika urte. Baina, Lurrak ez bezala, negutegi efektu handi baten ondorioz benetako infernua bihurtu da (egia esan, Eguzkitik hurbilago egoteak ez du bere tenperaturan garrantzia handirik: adb., Merkurio Eguzkitik hurbilago dago eta hala ere Artizarrean bero gehiago egiten du).













Eta gehiago jakiteko hona hemen bideo hau:










Ezaugarri orbitalak:


Orbita


Planeta guztien orbitak elipseak dira, baina Artizarrarena denetan biribilena da, % 1 baino gutxiagoko eszentrikotasunaz: afelioan Eguzkitik 108.941.849 km-ra dago eta perihelioan 107.476.002 km-ra.
Eguzkitik Lurra baino gertuago dagoenez, beti harengandik nahiko hurbil agertzen da zeruan (gehienezko elongazioa 47.8º da). Hortaz, egunsentia baino lehenxeago eta iluntzea baino geroxeago ikus daiteke bakarrik. Argitasun handia duenean, ordea, egunez ere ikusi ahal izaten da.
Gehienezko elongazio biren arteko zikloak 584 egun irauten du. 584 egun horien ondoren Artizarra aurreko puntutik 72º-ra ikusten da. 5·584 = 8·365 denez, 8 urtero Artizarra puntu berdinean ikusten da (bi egun kenduta, bisurteengatik).





Errotazioa

Artizarrak planeta gehienen alderantziz egiten du errotazioa (Uranok eta Plutoik ere alderantzizko bira dute). Alderantzizko errotazio hau medio, bertatik Eguzkia mendebaldetik altxatzen ikusiko litzateke eta ekialdetik sartzen, Lurraren alderantziz. Gainera, errotazio-periodoa oso handia da: egun-gau ziklo batek (Artizarreko eguzki-egun bat) 116,75 Lurreko egun irauten du; eta Lurreko urte batek, Artizarreko 1,92 egun.




Artizarraren faseak: