Martitz

Martitz Eguzkitik hasita laugarren planeta da eguzki sisteman. Erromatar mitologiako Marte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta. Bi ilargi ditu: phobos eta Deimos, txiki eta egitura bitxikoak biak.


Phobos:                                                                           Deimos:


Deimos-viking1.jpgPhobos-viking1.jpg










Gainazala

Ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude: hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude, burdin oxido eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal gehiena hautsez estalia dago. Elementu geografiko nabarmenak ditu Martek; izan ere,eguzki-sistemako mendi garaiena eta arroila luze eta sakonenak ditu. Besteen artean, Hellas Planitia deritzan sakonunea ere aipatzekoa da. Hau aspaldi gertatutako meteorito talkaren eragina da, 2000 km-ko diametro eta 6 km-ko sakonerako kraterra utzi zuena.

Mendiak

Marteko mendikate nagusia Tharsis deitzen da. 2000 km-ko diametroa duen eta ingurua baino 10 km altuagoa den eremu honetan lau sumendi altxatzen dira: Arsia Mons, Pavonis Mons, Ascraeus Mons eta eguzki-sistemako mendirik altuena, Olympus Mons, 25 km-ko garaierakoa. Milioika urtetan zehar isuritako labaren eraginez, 500 km inguruko oinarria dauka, Poloniaren azaleraren parekoa, eta inguratzen duten paretek 6 km-ko altuera dute. Berez Olympus Mons inguratzen duen lurra 2 km-ko sakonune batean dagoenez, sumendi hau bere oinarritik 27 km altxatzen da. Galdarak 85 km-ko luzera du eta 60 km-ko zabalera, 6 kraterrez osatua dago 6 km-ko garaieraraino iristen diren paretekin.




































Arroilak eta kanalak

Marte kanalez josia dago, antzina ura eraman zutela uste direnak. Gaur egun, baldintza atmosferikoak direla eta, ura ezin da egoera likidoan aurkitu. Ustezko uraren korronteek Marteko elementu askotan erosio nabarmena eragin zuten. Beste erako kanalak arroilak dira, jatorri tektonikoa dutenak. Daudenen hainbat haitzarteen artean, handiena Valles Marineris da, eguzki-sistemako arroilarik handiena ere. Ekuatorean kokatua eta Tharsisen ekialdean hasita, 4500 km-tan zehar hedatzen da 150 eta 700 km arteko zabalerarekin. 11 km-ko sakonera dauka, lurreko arroilarik handienak, Colorado arroilak, baino 7 aldiz gehiago. Planetaren zirkunferentziaren laurdena betetzen du.