Lurra

Lurra eguzki-sistemaren hirugarren planeta da. Bizia duen bakarra da, eta satelite natural bat du, Ilargia, Lurrak Eguzkiari birak ematen dizkio.



Grekoek, Lurra esfera bat zela zeritzoten, hasieran filosofia zela kausa (filosofian, esfera, formarik petoena baita), baina gero behaketen bidez ere baieztatu zuten.
Aristoteles iparralderantz bidaiatuz aurrean izar berriak agertzen eta atzean utzitakoak desagertzen zirela ohartu zen. Aldi berean, Lurrak Ilargian uzten zuen itzala esfera bat zelako eta ontzi bat itsasoratzen denean lehenengoz kroskoa eta gero mastak desagertzen direlako fenomenoak egiaztatu zituen. Horiek guztiak ez lirateke izango Lurra esfera bat ez balitz.
Grekoek ere Lurra bira egiten zuela iradoki zuten baina Erdi Aroko jakitun guztiek deitoratu zuten uste hori. Hau dela kausa Galileo sutean hiltzear egon zen.





Hala eta guztiz ere, Kopernikoren teoriek Lur higige baten teoriek logikabetu zuten. 1851-ean beste jakitun frantziar batek esperimentu ospetsu bat egin zuen. Jean Bernard Leon Foucaultek Parisko eliza baten sabaitik pendulu handi bat eseki zuen eta lurrean zirkulu bat marraztu zuen. Lurra errotatu ezean penduluak bere planoa gordeko zukeen, hau da, ez zukeen bira egingo zirkuluan, baina Lurrak errotatu balitz penduluak bira egingo zukeen zirkuluan. Eta penduluak bira egin zuen!


 Hortaz, Lurra errotatzen zen, penduluak bere bideari eusten zion bitartean. Ekuadorretik iparralderantz norabide baterantz bira egiten du, eta Ekuatoretik hegoalderantz aurkako norabiderantz. Ekuatorean ez du batere birarik egiten eta lurburuetan eguneko bira bat egiten du. Lurburuen eta Ekuatorearen artean motelago egiten du bira.

Haizea ere Lurrarekin batera mugitzen da Ekuatorearen abiadurarekin mugituko balitz Lurra motelago doala Ekuatoretik iparralderantz eta haizeak ekialderantz joko balu, arinago joango litzateke eta beraz, espiral baten moduan ezkerretarantz egingo luke bira. Ekuatoretik hegoalderantz berriz, eskumatarantz egingo luke bira. Horri Coriolis efektua deritzo, Gaspard-Gustav Coriolis hori behatu zuen lehena izan baitzen.



Fitxategi:Rotating earth (slower).gif

 
Ilargia

Ilargia Lurraren satelite bakarra da. Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 380.000 km daude. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilargi berria eta Ilargi betea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Denbora horrek hilabete sinodiko izena dauka. Ilargiaren traslazio eta errotazio denborak berdinak dira, horregatik alde bera ikusten da beti Lurretik.

Itsasaldiak Ilargiaren eraginpean doaz, eta hondartzara goazenean aurkitu dezakegu bai itsasgora, itsasoa aurrera doanean; bai itsasbehera, itsasoa atzera doanean.


























                                        Ilargiaren  faseak                                                                                     

Ondorengo irudiak Ilargia erakusten du Lurraren inguruko orbitan, zenbait posizio ezberdinetan. Eguzkia oso urruti dago (irudiaren goiko aldean) eta biak argiztatzen ditu, bai Lurra eta baita Ilargia ere.

Eguzkiak beti argiztatzen du Ilargiaren erdia (zuriz irudikatutakoa), eta Lurrean dagoen behatzaile batek ere beti ikusten du Ilargi erdia, baina bakarrik beragandik hurbilen dagoena. Ilargia Lurraren inguruan mugitu ahala Lurretik argiztatutako aldearen zati ezberdinak ikusten dira (horiz irudikatutakoak).
 
 

 






  • Ilargia, Lurra eta Eguzkiaren artean dagoenean, Lurretik hurbilen dagoen aldea ilun dago, eta beraz ezin da Ilargia ikusi. Fase horri Ilberri deritzo.
  • Lurra, Eguzkia eta Ilargiaren artean dagoenean, Lurretik hurbilen dagoen aldea argiztatuta dago, eta beraz osorik ikusten dugu. Fase horri Ilbete deritzo.
  • Ilargia justu bitarteko posizioetan dagoenean, 90º-tan, Lurretik hurbilen dagoen erdiaren erdia soilik argiztatuta dago, eta beste erdia ilun. Hortaz, Ilargiaren laurdena ikusten da. Fase bi horiei Ilgora edo Ilbehera deritze: argiztatutako zatia egunetik egunera handitzen ari bada Ilgora, eta aldiz, gutxitzen ari bada Ilbehera.